Pozarren iragartzen dugu Vocdoniren eta Holonymen arteko lankidetza estrategikoa: erabiltzaileek bozketa digitaletan autentifikatzeko duten modua sinplifikatzea du helburu, aldi berean pribatutasunaren langa nabarmen igoz. Sistema honek Vocdoniren beste pribatutasun-ezaugarri batzuk osatzen ditu, besteak beste zkSNARK bidezko identitate anonimoa.
Vocdoniren blockchain bidezko bozketa-teknologia segurua eta Holonymen ezagutza zeroko identitate-egiaztapeneko sistemak¹ konbinatuta, funtsezko erronka bati heldu diogu: hauteslearen benetakotasuna bermatzea, pribatutasuna sakrifikatu gabe. Lankidetza honek aro berri bati irekitzen dizkio ateak: bozketa gardena, irisgarria eta Sybil erasoekiko erresistentea, mundu osoko prozesu demokratikoak hobetzeko asmoz, bai Web2 bai Web3 merkatuetan.
Gaur-gaurkoz, Holonymek 190 herrialdetako nortasun-agiriak onartzen ditu, eta horrek mundu errealeko erabilera-kasuak ahalbidetzen ditu; gainera, pertsona bakoitzak boto bakarra emango duela bermatzen du DAOetan eta Web3 komunitateetan, pribatutasuna errespetatzen duten KYC metodoen bidez.
Vocdoni boto-protokolo irekiaren gainean, integrazio honek gobernantza-aukera berriak zabalduko ditu, eta irrikaz gaude horiek errealitate bihurtzeko.
Datozen egunetan, Holonymekiko lehen integrazioa abiaraziko dugu, Gitcoin Passport erabiliz, eta ondoren integrazio zuzen gehiago etorriko dira. Lankidetza honi eta bozketa digitalaren etorkizunean izango duen eraginari buruz gehiago jakiteko, irakurri iragarpen osoa Holonymen blogean.
¹ Holonym v3-k aurrerapauso handia dakar norberak bere kredentzialak zaintzeko bidean (self-custody): zk-SNARKak alde batera utzi, eta VOLEn (Vector Oblivious Linear Evaluation) oinarritutako ZK froga informazio-teorikoki seguruetara igaro da. Arkitektura honek bermatzen du frogak bezeroaren aldean sortzen direla, kontsumoko hardwarean. Gailu horietan zk-SNARKak konputazio sinpleetara mugatuta dauden bitartean, VOLEn oinarritutako ZK frogek frogatzailearen eraginkortasuna 1.000 aldiz hobetzen dute zk-SNARKekin alderatuta. Hobekuntza horri esker, protokoloak hainbat iturritako kredentzialei buruzko edozein datu egiazta dezake: NFC bidezko pasaporteak, Aadhar, posta elektronikoaren jabetza (DKIM sinaduren bidez), web-kontuen jabetza (JWTen bidez), eta agian Ethereumen egoera-zuhaitzak ere bai, dena kontsumoko hardwarean.